GURE ALIANTZAK

Las Poderosas Teatro
indarkeria matxistatik bizirik atera diren Guatemalako emakumeen kolektiboa da, eta, antzezlanetan izandako esperientziak
kontatzeari eta antzerki-tresnetan trebatzeari esker, indarkeriaren zirkulutik ateratzen laguntzen ari zaie beste askori.

Save a Girl Save a Generation
elkarteak Madrilen eta Nairobin du egoitza, eta emakumeen eta nesken aurkako indarkeria prebenitu eta desagerrarazteko lan egiten du; zehazki, emakumeen genitalen mutilazioa eta behartutako ezkontza prebenitzeko eta desagerrarazteko.

Itsas Salbamendu Humanitarioa
Mediterraneoan eta Egeon Aita Mari
erreskate-ontziarekin bizi den giza eskubideen urraketari erantzuten dion elkartea da, eta migrazio seguru eta legalaren alde lan egiten du.

Basoa
defendatzaileen eta ekintzaileen arteko komunitate solidarioa da, leku segurua.

EnREDarnos
Erdialdeko Amerikako antzerki feministako kolektiboen sare bat da, emakumeen eskubideak sustatzeko, indarkeria matxistak prebenitzeko eta salatzeko batzen direnak, gizartea eraldatzeko kulturatik.

Ojo de Agua Comunicación
erakunde bat da. Indigenen eta komunitateen arteko komunikazioa sustatzen du. Irrati eta bideoko kultura- eta hezkuntza-programak egiten ditu Erdialdeko Amerikako beste kolektibo eta erakunde batzuekin sarean eta, herri indigenen eskubideen defentsan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapenean eta indarkeria matxistak desagerrarazteko salaketa bultzatzen du.