HURRENGO EKINTZAK

Guatemalako Las Poderosas Teatro konpainiak, Emakume Migratzaileen aldeko biraren baitan, 2025eko azaroaren 16tik 30era bitartean, Euskal Herriko zein Espainiar estatuko hainbat txokoetan emanaldiak eta liburu aurkezpenak eskainiko dituzte.

Ana Correa eta Ana Jacoboren zuzendaritzapean, antzerki komunitario eta feministaren nazioarteko erreferenteak, Nuestras Migraciones antzezlanaren eskutik, artea babesleku, salaketa eta itxaropen bilakatuko dituzte; bizipen eta istorio errealak oinarri indarkeria, pobrezia, bazterketa,
erresistentzia, elkartasuna eta itxaropen testuinguruetan emakumeen migrazioaren dimentsio anitzak aztertuko dituzte.
Las Poderosas antzezlana, aldiz, konpainiako lehen sorkuntza kolektiboa izaki, taldekideen testigantzak barne biltzen ditu, indarkeria matxistetatik bizirik ateratzearekin batera, beren historia ekintza eszeniko bihurtu zuten emakumeenak hain zuzen ere.

Eszenatokietatik harago, Las Poderosas ipuin ilustratua aurkeztuko dute, taldearen historia eta taldearen sorrerako antzerki-sorkuntzaren prozesu kolektiboa bertan elkarbanatuz.

Biran zeharreko ekintza ezberdinek, “Elkar ezagutzeko” gonbitea luzatzen dute. Une hauek aukera ezin hobea izango baitira antzerkia sendatzeko eta gizartea eraldatzeko tresna gisa erabiltzen duen proiektu artistiko eta gizatiar batekin topo egiteko. Haien obrek interpelatu, hunkitu eta kultura justizia eta erreparazio ekintza ere izan daitekeela gogorarazten digute.

Bira-datak

Azaroak 16, Valentzia

Nuestras Migraciones

  • Centro Cultural Nave 3 Ribes
  • 18:00
Azaroak 18, Sant Vicenç dels Horts

Ipuina aurkezpena

  • l′Eskella Elkartea
  • 19:30
Azaroak 19, Cerdanyola del Vallès

Las Poderosas

  • Teatre Ateneu
  • 18:00
Azaroak 21, Bilbo

Ipuina aurkezpena

  • Euskaditalia
  • 18:30
Azaroak 22, Igorre

Nuestras Migraciones

  • Lasarte Aretoa
  • 20:30
Azaroak 23, Santurtzi

Las Poderosas

  • Kresala Aretoa
  • 18:00
Azaroak 25, Alcobendas

Nuestras Migraciones

  • Pablo Iglesias Kultur Etxea
  • 19:00
Azaroak 26, Zumaia

Las Poderosas

  • Zumaiako Emakumeon* Etxea
  • 18:30
Azaroak 27, Bilbo

Nuestras Migraciones

  • Bilborock
  • 19:00
Azaroak 28, Anoeta

Nuestras Migraciones

  • Mikelasagasti Auditorioa
  • 18:30
Azaroak 29, Lemoa

Las Poderosas

  • Kotxepin Kultur Etxea
  • 20:00
Azaroak 30, Ermua

Las Poderosas

  • Lobiano Kulturgunea
  • 12:30

Más Mujeres Elkartea Guatemalara joango da abuztuaren 27tik 30era Erdialdeko Amerikako Antzerki Feministaren III. EnREDarnos Topaketan parte hartzeko. Bertan, Costa Rica, El Salvador, Guatemala eta Bizkaiko kolektiboen antzezlanak aurkeztuko dira. Honeta gain, esperientzien elkarbanatzerako, prestakuntzarako, sanaziorako eta beste hainbat arlotako espazioak gauzatuko dira. Las Poderosas Teatroren eskutik eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Guatemalako Espainiako Kultur Etxearen laguntzari esker posible izango da. Ez ezazu aukerarik galdu! Zuen zain gaude!

Maiatzaren 23an ta 25an

Maiatzaren 23an eta 25ean Bilbon antolatu genituen BABESLEEN mahai-jokoaren probetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, lagun iezaguzu amets berri hau egi bilakatzen!

Maiatzaren 24an

2025eko maiatzaren 24an, larunbata, Protectoras ipuinaren aurkezpena Bartzelonako La Caníbal liburu-dendan, 12:00etan.

Ekainaren 6an

Ez galdu Rompedoras ipuinaren lehen aurkezpena Irunen, 2025eko ekainaren 6an, udal liburutegian, 18:30ean.

Zure zain gaude!