Las Poderosas Teatro biran datoz!

Las Poderosas Teatro bizirik dirauten Guatemalako emakumeen kolektibo bat da. Antzerkiaren bidez, indarkeria matxistei aurre egin eta prebenitzen dute. 

Laster ezagutzera gonbidatzen zaituztegu!

Telma Ajín, Adelma Cifuentes, Mayra Salvador, Telma Sarceño, Lesbia Téllez, Melany Vicente eta Javivi Paz antzerki taldea osatzen duten kideak dira. Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren baitan bira egingo dute. Beren lehen lana, Las Poderosas ‘, eta berriena, In La K’ ech – Yo soy otra tú, ekarriko dituzte, lurraldearen, bizitzaren eta naturaren emakume defendatzaileek gaur egun Abya Yalan (Latinoamerika) jasaten dituzten indarkeria eta mehatxuak lantzen dituena. Momentu arte baieztaturik dauden emanaldia dira ondokoak:

• Getxon, Romo Kultur Etxean azaroaren 9an, 18:30etan (dohainik)
• Bilbon, Bilborocken, azaroaren 10ean, 19:00etan (dohainik)
• Tolosan, Topicen, azaroaren 11n, 18:00etan (dohainik)
• Arratiko haranan, Basoa Defendatzaileen Etxean, azaroaren 12an, 18:30etan
• Madrilen, azaroaren 17an, 19:00etan (dohainik)
• Bartzelonan, Ateneu del Ravalen, azaroaren 22an, 20:00etan
• Valentzian, Ca Revoltan azaroaren 26an, 20:00etan
• Alcalá de Guadairan (Sevilla), San Miguelen zentroan, abenduaren 1ean.

Bere historia kontatu den ipuin ilustratua ere aurkeztuko baitute: BOTERETSUAK. Ipuin honi buruz eta Las Poderosasen antzerki prozesuari buruz gehiago ezagutzeko aukera izango da, ondorengo liburu-denda sozial eta liburutegietan egingo diren aurkezpenetan:

• Gasteiz, Mara-mara Liburuak, azaroaren 7an, 18:30ean
• Bilbo, La Ilusa Artes & Letras, azaroaren 8an, 19:00etan
• Santander, La Vorágine Cultura Crítica, azaroaren 12an, 12:00etan
• Anoetan, liburutegian, azaroaren 12an, 10:00etan
• Bilbon, Louise Michel Liburuak aretoan, azaroaren 12an, 12:30ean
• Madril, Mujeres & Compañía liburu-dendan, azaroaren 18an, 19:00etan
• Valentzian, Larossa liburu-dendan, azaroaren 27an, 12:00etan

Ez galdu! Asociación Más Mujeres