Ez galdu AUSARTAK ipuin ilustratuko protagonistak ezagutzeko aukera Bilbon, Barakaldon, Tolosan edo Santanderren. Asha Ismail eta Hayat Traspas lanean ari dira emakumezkoen mutilazio genitala prebenitzera bideratua. Urtero, gutxienez 3 milioi neska
eta emakume izan daitezke basakeri horren biktima.
Valientas Bildumako hirugarren ipuinaren aurkezpena: ROMPEDORAS – AUSARTAK, Más Mujeres eta Save a Girl Save a Generation elkarteen artean sortutakoa, EMG desagerrarazteko borroka kolektiboa ikusarazten duena.
Honako ekitaldi hauek irekiak izango dira:

– Urriaren 7an, astelehena, 19:00etan, Bilboko La Ilusa liburu-dendan aurkezpena.
– Urriaren 8an, asteartea, 10:00etan, Emakumeen Genitalen Mutilazioa jardunaldia. Eragiteko ulertu, Bilborocken (Bilbo).
– Urriaren 8an, asteartea, 18:30ean, EMGren inguruko ipuinaren aurkezpena Barakaldoko Libreramente liburudendan.
– Urriaren 9an, asteazkena, 18:00etan, aurkezpen-elkarrizketa ANDRAGORAn, Tolosaldeko Emakumeen Etxean.
– Urriaren 10ean, osteguna, 18:00etan aurkezpen-elkarrizketa Santanderko La Vorágine Cultura Crítica liburudendan.


Neskato bat gehiago ere ez! Zatoz gurekin!

AUSARTAK EMAKUMEEN GENITALEN MUTILAZIOAREN AURKA

AUSARTAK istorioak gauzak desberdinak izan zitezkeela uste izan zuen emakume baten adorea erakustearekin batera, alabari mutilazioa egitea eragotzi zuen ausardiaz ere mintzo da. Bere bide propioaren bilaketa erakusten digu, bere bizi-ikaskuntza partekatzeko orduan duen eskuzabaltasuna eta horrekin hainbeste bizitza eraldatzen laguntzeko grina. Istorioak zutitzera eta Ezta bat gehiago ere! oihu egitera bultzatzen gaitu. Ezin dugu isiltasun hautsi hori entzuteari utzi: munduko neska eta emakume guztien osotasun fisiko eta emozionala defendatu behar dugu, eta EMG desagerraraztea lortu.

Liburukia giza eskubideen urraketa hori ikusaraztea eta aldaketak sustatzea lortu duten emakume askoren istorioa da. Alabaina, bide luzea egiteke dago. Horregatik, ipuin hau baliabide pedagogikoa ere bada, zeinak enpatiatik eta aizpatasunetik Asharen eta mundu osoko ehunka emakumeren ondoan emakumeen genitalen mutilazioa desagerrarazteko ibiltzera gonbidatzen gaituena.

AUSARTAK ipuina gaztelaniaz, galegoz, euskaraz eta katalanez argitaratu ahal izateko, 40 egunetan 4.200€ bildu behar ditugu, lagun iezaguzu amets hori gauzatzen!

Ipuinaren salmenten onurak Asha sortu zuen Save a Girl Save a Generation erakundeak EMGri aurre egiten jarraitzeko eta neskatoak praktika horretatik babesteko erabiliko dira.

Zuen laguntzarik gabe ez zen posible izango. BOTERETSUAK ipuina eskuratuz, beste kolaborazio batzuekin batera, posible egin zenuten 2022ko azaroan Las Poderosas Teatro Bilbon, Tolosan edota Barakaldon lurreratzea eta bere artea eta sendatzeko ahalmena handik Sevillaraino zabaltzea, Artea, Getxo, Guadalajara, Madril, Bartzelona, Alella eta Valentziatik igaroz. Hilabete horretan, “Las Poderosas” eta “In la K ‘ech” lanak eta haien jakituria eta esperientzia handia partekatu zituzten 2.000 pertsona baino gehiagorekin, baita indarkeriarik gabeko bizitzaren alde lan egiten duten 15 emakume-kolektiborekin edota elkarterekin ere.

Haiekin ibiltzen eta amets egiten jarraitzen dugu, buruak eraldatzen eta bihotzak sentsibilizatzen. Beste hainbat momentu eta urte askotarako!

BABESLEAK ipuinean parte hartu duzuen guztioi eta Fondo Calalaren esker, Nikaraguan, Hondurasen, Guatemalan, Kolonbian, Marokon eta El Salvadorren arrisku egoeran zeuden emakume defendatzaile ugariri laguntzea lortu dugu. Guztira zuzenean, inongo bitartekaririk gabe, 9.000€ banatu ditugu, beraz, EZ IZAN ZALANTZARIK! Eta BABESLEAK OPARITU!

Gainera, ikus-entzunezko baliabide pedagogiko bat sortzeko lanean ari gara, ipuineko ilustrazio zoragarrietatik abiatuta, bigarren hezkuntzako ikasleei Abya Yalako emakume defendatzaileen errealitate bidegabea sakontasun handiagoz hurbildu ahal izateko. Emakume horiek erauzketa transnazionalen mehatxupean daude… laster albiste gehiago…